XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LANCRE Laister hemendik joan beharrean izanen naiz baina nirekin eramanen ditut Bordelera Lapurdiko sorgin guztiak.

Izenak! Izenak behar ditugu!

Hotsegin haurrei.

Zoaz beren bila eta hauek esanen dizkigute izenak.

MURGI (Ironiaz)

Ez dago gaizki asmatua.

LANCRE Nahiz eta zenbait euskaldunek esker onez ez ordaindu, nik garbituko dut lur madarikatu hau.

Historiak argi esanen du zein lan ederra egin zuen hemen, Lapurdin, Pierre Rosteguy Lancreko jaunak.

Indarra eta boterea dudan bitartean hortaz baliatuko naiz osoro.

Zoaz, Murgi, eta ekar gazteluko sotoan preso dauzkagun haurrak.

Zoaz! Zoaz!

MURGI Banoa, jauna.

(Laisterka irteten da Murgi.

Lehengo paseatzeari ekiten dio Lancrek.

Urduri eta irrifartsu ulert ez daitezkeen zenbait hitz ahozkatuz dabil.

Laister sartzen dira eszenara Murgi, Borreroa eta haurrak.

Lancre haurrengana doa eta banan bana begiratzen die, burua ferekatzen dien bitartean.)